Euskadiko Filmategiarenak diren ikus-entzunezko dokumentuen kopia egitea, hezkuntza, ikerkuntza edo erakunde publikoetan artxiborako erabilerari zuzenduta
Betebeharrak: arrazoitutako eskaera idatziz egitea, ikus-entzunezko dokumentuen titulu edo erreferentziak azalduta.
Kopiek Euskadiko Filmategiaren logoa izango dute pantailan. Kopien kostua zerbitzu honengatik Euskadiko Fimategiak onartuta dituen tarifen araberakoa izango da.
Haien bolumenagatik edo izaeragatik, sail teknikoan eragina izan dezaketen eskaerak modu berezian aztertuko dira.
Eskaera bakoitzari erantzuna emateko epea, une bakoitzean aurkezten diren eskaera kopuruaren araberakoa izango da.
Euskadiko Filmategiarenak diren ikus-entzunezko dokumentuen kopia egitea, ikus-entzunezko produkzioak egiteko
Betebeharrak: arrazoitutako eskaera idatziz egitea, ikus-entzunezko dokumentuen titulu edo erreferentziak azalduta eta eskaera egiten duen erakundearen datuak jarrita.
Eskaera hauetan, irudien lagapen kontratu bat egingo da eta irudien erabileragatik Euskadiko Filmategiak onartuta dituen tarifak aplikatuko dira.
Eskaera bakoitzari erantzuna emateko epea, irudien lagapen kontratuan azaltzen dena betetzearekin zuzenki lotuta egongo da.
Euskadiko Filmategiarenak diren ikus-entzunezko dokumentuen kopia egitea, erakusketetan eta kultur erakundeek antolatutako ekitaldietan erakusteko
Betebeharrak: arrazoitutako eskaera idatziz egitea, ikus-entzunezko dokumentuen titulu edo erreferentziak azalduta.
Ikus-entzunezko dokumentua non erakutsiko den eta haien erabilpenaren baldintzak idatziz arrazoitu beharko dira.
Kopiek Euskadiko Filmategiaren logoa izango dute pantailan. Kopien kostua zerbitzu honengatik Euskadiko Fimategiak onartuta dituen tarifen araberakoa izango da.
Eskaera bakoitzari erantzuna emateko epea, une bakoitzean aurkezten diren eskaera kopuruaren araberakoa izango da.
Euskadiko Filmategiko funtsetan dauden baina beste erakunde edo partikularren jabetza duten ikus-entzunezko dokumentuen kopia egitea
Betebeharrak: arrazoitutako eskaera idatziz egitea, ikus-entzunezko dokumentuen titulu edo erreferentziak azalduta.