Funtsak

Euskadiko Filmategiak funtsen zati bat sarean eskuragarri jarri du artxibategian dituen irudiak ezagutarazteko. Filmak hamarraldietan eta bildumetan antolatuta daude; eta irizpide historikoak, geografikoak eta kulturalak kontuan hartuta hautatuak izan dira.

Hamarraldiak

Lehen pauso bezala, 1910. hamarralditik 1980. hamarraldira arteko filmak aukeratu ditugu sarean jartzeko. Dena dela, tarte kronologiko hori zabaltzen joango gara pelikula gehiago argitaratu ahala.

Bildumak

Euskadiko Filmategiak uste du interes berezia dutela euren artean talde bat osatzen duten filmek, bai zinemagile berak filmatutako pelikulak izateagatik, baita gai berdina partekatzen duten filmak izateagatik ere. Pelikula horiek unitate bera osatzen dutela pentsatzen dugu, eta horrexegatik, bilduma bezala elkartu eta sail honetan nabarmentzea erabaki dugu.

Webgune honetako cookiak edukia eta iragarkiak pertsonalizatzeko, sare sozialetan funtzioak eskaintzeko eta trafikoa aztertzeko erabiltzen dira.