Ereagatik Matxitxakora

Hamarraldia: 1950

Zuzendaria

Gotzon Elortza

Urtea

1959

Iraupena

24´

Oharrak

Image Film laborategiak 2011ko uztailean zaharberritu zuen filma.

Sinopsia

Bizkaiko kostaren inguruko film labur dokumental honek Ereagako hondartzatik Matxitxako lurmuturrarainoko ibilbidea egiten du. Pelikula honetan, Bilboko Portua eta hainbat hondartza ageri dira, hala nola Ereaga, Arrigunaga, Azkorri eta Sopelana. Era berean, Bizkaiko ondorengo udalerriak azaltzen dira: Barrika, Plentzia, Gorliz, Armintza, Bakio eta Gaztelugatxe.

Gotzon Elortza ogibidez delineatzailea zen, baina Parisera bizitzera joan zenean, hainbat film errodatu zituen 16 mm.-tan zinemagile amateur gisa. Hala, esan dezakegu trantsizio garaiko euskal zinemaren aurrekari nabarmena bilakatu dela. Bere emaztearekin igarotzen zituen oporraldiak baliatuta burutzen zituen lanok Elortzak. Bere filmetan, euskal hizkuntza aldarrikatzeaz gain, Bizkaiko leku esanguratsuenak azaltzen dira, 50. hamarraldi amaieran eta 60. hamarraldi hasieran. 

Bideo hau ikusteko marketing-eko cookiak onartu behar dira. Konfigurazioa: hemen.

Webgune honetako cookiak edukia eta iragarkiak pertsonalizatzeko, sare sozialetan funtzioak eskaintzeko eta trafikoa aztertzeko erabiltzen dira.