Kilometroak 77 (Juanjo Franco, 1977)

Hamarraldia: 1970

Zuzendaria

Juanjo Franco

Urtea

1977

Iraupena

13´

Oharrak

- Juan José Franco zinemagileak filmatu eta Mª Dolores Agirreoleak baimendutako irudiak. 

- Jatorrizko abiadura eta soinua errespetatuta telezineatu dira irudiak.

Sinopsia

1977ko urriaren 16an Beasainek deialdi jendetsua egin zuen Kilometroak izeneko egitasmo batean parte hartzeko. Josu Erguin izan zen ekimenaren sortzailea eta sustatzailea. Erguin 25 urteko guraso gazte bat zen eta egitasmo honen aldeko apustua egin zuen ikastolentzako finantzazio iturri gisa. Hiru hamarraldi geroago, hitzordu hau finkatu egin da eta jai giroan garatzen den topagune herrikoia bilakatu da. Lehen urte hartan, 6 kilometroko ibilbidea prestatu zuten eta hainbat erakundek diru kopuru handiak ordaindu zituzten egindako kilometroengatik. 15.000 pertsona inguruk parte hartu zuten, horien artean José Miguel Barandiaran edo Mikel Laboa euskal kulturaren ordezkariak, besteak beste.

Bideo hau ikusteko marketing-eko cookiak onartu behar dira. Konfigurazioa: hemen.

Webgune honetako cookiak edukia eta iragarkiak pertsonalizatzeko, sare sozialetan funtzioak eskaintzeko eta trafikoa aztertzeko erabiltzen dira.