Jesús Estrada Funtseko irudiak. Jatorrizko abiadura eta soinua errespetatuta burutu da telezinea.
1979ko San Prudentzio bezperako danborradaren eta erretretaren irudiak. Udaletxean jotzen da erretreta, eta 21:00etatik aurrera, Probintzia plazan kokatuta dagoen Diputazioaren jauregiko balkoian. Irudiotan ikusten da gaueko danborradan 17 elkartek hartu zutela parte, eta kaleetan desfilatu ondoren, ohiko abestiak jo zituztela Probintzia plazan. Armentiako zelaietan urtero ospatzen da San Prudentzio eguna. Irudi hauetan ahari-jokoa, Luis María Crespo harri-jasotzailearen erakustaldia, eta perretxikoen eta karakolen bazkaria ageri dira, besteak beste.