Euskadiko Filmategia Fundazioarenak diren ikus-entzunezko materialen eskubide lagapenerako tarifak
[Tarifa segundoko]
Film luzeen edo/eta sailen ekoizpena:
Film laburren eta 30 minututik beherako dokumentalen ekoizpena - 9,00 euro
*Lehen bi ataletan azaltzen diren tarifak %20 igoko dira bideo, CD-ROM, DVD eta antzeko formatuetan argitalpenak egiteko eskubideak uzten direnean.
Barne erabilera eta erakundeetarako erabilera izango duten ekoizpenak.
Etxeetako bideoetarako, CD-ROM, DVD eta antzeko formatuetan egindako ekoizpenei zuzendutako ekoizpenak.
[Tarifa segundoko] - 4,50 euro
500 aletik gorako ekoizpenetan, tarifa %20 igoko da. Erabilera horietarako, utzitako irudiek Euskadiko Filmategiaren logoa izango dute pantailan.
[Tarifa segundoko]
[Tarifa segundoko] - 90,00 euro
[Tarifa argazkiko]
*Formato digitalean soilik.
Zerbitzuen erabilera
Ikerketetarako edo ikasketetarako, horretarako beharrezko ziurtagiria aurkeztuta eta eskaera aldez aurretik burututa: Doan
Beste erabilera batzuk:
Eskubideen jabeen baimenarekin eta kopien kontserbazio baldintzek ahalbidetzen dutenean.
Berrikuste teknikoaren, mantentzearen eta mailegu kontratuan azaldutako baldintzen araberako prezioak:
(Euskadiko Filmategiarenak diren materialak edo eskubideen jabeek baimena eman ondoren).
Euskarriak, eskaera egiten duenak jarriko ditu, bestela, haren balioa gehituko zaio tarifari.
Prezioak minutuko:
Kopien eta telezieneen gutxieneko tarifa - 20,00 euro
[Tarifak aleko]
Euskadiko Filmategiak bere funtsetan dituen irudiak gure egoitzan ikusteko aukera eskaintzen du. Horretarako interesa izanez gero, ondorengo prozedura jarraitzea beharrezkoa da:
Lekua:
Tabakalera. Andre Zigarrogileen plaza, 1 (2.solairua)
20012 Donostia
Ordutegia:
Astelehena - Ostirala (09:00-14:00).
Erabiltzaileak:
Ikertzaileak, irakasleak eta ikasleak (izaera hori aldez aurretik egiaztatuta).
Ikus-entzunezko ekoizpen bat burutzea helburu duen irudien hautaketa gauzatu nahi duen oro.
Ikerketa, irakaskuntza edota ikasketa eremuen baitan egindako kontsulten kasuan, egoera hori hala dela ziurtatzen duen egiaztagiria aurkeztu beharko du erabiltzaileak.
Ezinbestekoa da erreserba-eskaera idatziz eta irudiak ikusteko adostutako hitzordua baino gutxienez astebete lehenagotik egitea, beharrezko materialak kokatuta dauden biltegitik egoitzara garraiatu ahal izateko.
Hitzordurako eguna eta ordua aretoaren erabilgarritasunaren arabera finkatuko dira.
Euskadiko Filmategiak elkar-lan etengabea du Estatu Espainiarreko gainontzeko filmotekekin eta baita Nazioarteko Artxibategi Filmikoen Federaziokoekin (FIAF) ere, filmen kopiak mailegatuz edo elkartrukatuz haien egoitzetan kultur arloko hedapena egiteko helburuarekin. Filmak maileguan uzteko baldintzak hauek dira: emanaldia egiteko egokiak diren euskarriak egotea, eskatutako tituluak banaketa prozesuan ez izatea une horretan eta tituluen esplotazio eskubideak dituenaren idatzizko baimena aurkeztea.
Euskadiko Filmategian gordetako filmen maileguen eskaera, beti idatziz egin beharko da eta hilabeteko aurrerapenarekin. Kopien egoera aztertzeko, kopien erabilgarritasuna jakiteko, filmen jabetza jakin ondoren esplotazio eskubidearen jabearen baimena iristeko denbora izateko eta materialen garraioa prestatzeko ezartzen da hilabeteko epemuga eskaeretan.
Euskadiko Filmategiak zinemaldiei, zinema erakustaldiei eta beste kultur ekimen batzuei mailegatzen dizkie filmak, eskatzaileek artxiboko kopien beharra dutela ziurtatzen dutenean, ondare zinematografikoa zabaltzeko helburuarekin.
Elkarlan honetarako, aurretik eta idatziz eskatu behar dira kopiak eta eskatzaile bakoitzarekin akordio batera iritsi beharko da mailegua egin ahal izateko. Mailegu horien kostua, zerbitzu horrengatik Euskadiko Filmategiak onartutako tarifen araberakoa izango da.
Euskadiko Filmategian gordetako filmen maileguen eskaera, beti idatziz egin beharko da eta bi hilabeteko aurrerapenarekin. Bi hilabeteko epemuga ezartzen da eskaeretan kopien egoera aztertzeko, kopien erabilgarritasuna jakiteko, filmen jabetza jakin ondoren esplotazio eskubidearen jabearen baimena iristeko denbora izateko eta materialen garraioa prestatzeko.
8 mm., Super-8, 9,5 mm., 16 mm. edo 35 mm. formatuetako pelikularik ba al duzu? Gustatuko al litzaizuke baldintza onenetan kontserbatu, eta, ahal den heinean, haiek hondatzea sahiestea? Formatu eskuragarri batean gorde nahi al duzu edukia, hala modu errazagoan eta erosoagoan izateko eskura zure irudiak?
Euskal ondare zinematografikoa babesteko orduan partikularren gordailuek eta dohaintzek duten garrantziaz jabetuta, Euskadiko Filmategiak telezineatu zerbitzu bat (euskarri zinematografikoan dauden irudiak euskarri bideografikora bilakatzea) jarri du abian arestian aipatutako formatuetan. Beraz, gordailu edota dohaintza* bat egin nahiko bazenu, ondorengo prozedura jarraitu beharko zenuke:
Betebeharrak
Bidalketa
* Gordailu edota dohaintza bat egitearen arteko desberdintasuna ondorengoa da: gordailuaren kasuan, gordailugileak ditu irudien eskubideak. Ondorioz, pertsona edota erakunde batek irudi horiek erabili nahi izango balitu, gordailugileari eskatu beharko lioke horretarako baimena. Horrela, gordailugilea izango litzateke baimena eman ala ez, eta zein baldintzatan, erabakiko lukeen pertsona. Bestalde, dohaintzaren kasuan, Euskadiko Filmategiak hartuko luke bere gain irudi horien inguruko eskubideen kudeaketa. Hala, dohaintza-emailea prozesu horretatik at geratuko litzateke, eta Euskadiko Filmategiak bideratuko lituzke beharrezko izapideak.
Ekoizleek edo ikus-entzunezko produktuetako jabeek, beren material zinematografikoak (negatiboak, internegatiboak, kopia positiboak…) eta bideografikoak Euskadiko Filmategian uzteko aukera dute. Borondatezko gordailuaren aukera honi esker, ikus-entzunezko ekoizpenen jabeek ez dute irudien gaineko jabetza galtzen, eta materialen biziraute egokia bermatuta dute kamara errefrigeratu eta egokituetan.
Halaber, Euskadiko Filmategiak ekoizpen hauek ikusi ahal izango direla bermatzen die ekoizpen-etxeei. Ikerleak, zinemagileak edo gure bisionatu aretoa sartzeko aukera duten guztiek izango dute gordailu hauek ikusteko aukera. Inolaz ere ezingo da irudi horien kopia egin, esplotazio eskubideen jabeak, idatziz, baimenik eman gabe.
Filmak postaz, mezulariz edota pertsonalki ekarri daitezke gure egoitzara (Tabakalera. Andre Zigarrogileen plaza, 1-2. solairua. 20012 Donostia). Euskadiko Filmategiaren ordutegia ondorengoa da: astelehena-asteartea-asteazkena-ostirala (08:00-15:00) eta osteguna (08:00-14:00 / 15:00-17:30). Irudiekin batera, beharrezkoa da ondorengo harremanetarako datuak jakinaraztea: ekoiztetxearen izena, gordailu-egilearen izen-abizenak, IFK – NAN zenbakiak, helbidea, telefono-zenbakia (etxekoa eta sakelakoa) eta e-posta.
Euskadiko Filmategiak bere funtsetan etengabe jasotzen ditu ikus-entzunezko ekoizpen berrien kopiak, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailetik diru-laguntza jasotzeak derrigortu egiten dituelako kopia bat bertan uztera. Produkzio-etxeek utzi beharreko materialak zein diren Kultura Sailburuaren 2011ko maiatzaren 25eko aginduan zehazten da (AGINDUA, 2011ko maiatzaren 25ekoa, Kulturako sailburuarena, ikus-entzunezkoen arloan sortu, garatu eta ekoizteko diru-laguntzetarako deialdia egiten duena).
Aurkeztu beharreko materialak eta dokumentazioa ondorengoak dira:
Materialak
Dokumentazioa
Euskal Herriko film-ondarea kontserbatzeari eta zabaltzeari begira interesgarria izan litekeen beste edozein sustapen-dokumentazio, inola ere erabilera komertziala izango ez duena.
Euskadiko Filmategiak kopiak gainbegiratuko ditu, eta oniritzia emandakoan, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren izenean ziurtagiria egingo du, eta honen kopia bat Kulturaren Sustapenerako sailera eta beste bat produkzio-etxera bidaliko ditu.
Liburutegiko funts bibliografikoa 7.000 ale baino gehiagok osatzen dute. Argitalpen horiek izaera desberdinekoak dira, estatu zein nazioarte mailakoak.
Euskadiko Filmategiaren bilduma ondorengo lanez osatuta dago: erreferentzia-obrak (hiztegiak, entziklopediak, urtekariak…); zuzendarien, antzezleen eta zinematografia munduko profesionalen inguruko monografiak; filmei buruzko monografiak; teoria, kritika eta estetika entseguak; zinematografia tekniken eskuliburuak; zinematografia estiloen eta generoen inguruko entseguak; eta baita zinema-aldizkari ugari ere (antzinakoak zein gaur egungoak).
Euskadiko Filmategia bere funts bibliografikoen katalogazioa burutzen ari da, beraz, momentuz, orain arte katalogatutako lanak bakarrik kontsultatu ahal izango dira. Dena dela, bila zabiltzan alea ez baduzu aurkitzen, eskaera egin dezakezu jarraian dagoen formularioa beteta.
KatalogoaLekua: Euskadiko Filmategiaren egoitza (Tabakalera. Andre Zigarrogileen plaza, 1-2. solairua. 20012 Donostia).
Ordutegia: astelehena-ostirala (09:00-14:00).
Erabiltzaileak: Ikerketa, irakaskuntza eta ikasketa eremuan kokatutako kontsultak.
Liburutegiak argitalpen berriak iradokitzeko aukera eskaintzen du, formulario bitartez eskaera eginda. Material horiek eskuratzea ondorengo eragileek baldintzatuko dute: tituluen erabilgarritasunak, liburutegiaren aurrekontuak eta hautaketa-irizpideek.
Euskadiko Filmategiak euskal zinemarekin erlazionatutako hainbat argitalpen argitaratu ditu urteotan.
Argitalpen horiek online daude salgai jarraian ageri den dendako liburuak atalean. Era berean, Elías Querejeta Zine Eskolak, Euskadiko Filmategiak eta Donostia Zinemaldiak elkarrekin argitaratutako ZINE: ikerketa zinematografikorako koadernoak argitalpen akademikoa jaitsi daiteke dendako online argitalpenak atalean.
Euskadiko Filmategiaren proiekzio aretoa erabilgarri dago ikus-entzunezko ekoizpenen proiekzio pribatua (ez publikoa) antolatu nahi duten produkzio-etxe edota erakundeentzat.
Filmategiaren ordutegian burutzen diren proiekzio pribatuen (ez publikoak) tarifak hauek dira:
Burututako ekoizpenaren lehenengo proiekzioa egin nahi duten euskal produkzio-etxeek doan egiteko aukera izango dute, aurreko betebeharrak betetzen badituzte. Ekoizpen horien bigarren emanaldia Euskadiko Filmategiak zerbitzu horrengatik onartutako tarifen araberakoa izango da.