Elías Querejetari omenaldi hunkigarria

2013/07/30

Ehunka lagun hurbildu ziren ekoizle hernaniarrari Euskadiko Filmategiak, Donostia Zinemaldiak eta SADEk, Donostia Kulturaren lankidetzarekin, eskainitako omenaldira.

Gracia Querejeta zuzendaria, Elías Querejetaren alaba, izan zen protagonista orain dela gutxi hil den ekoizle hernaniarrari atzo Euskadiko Filmategiak, Donostia Zinemaldiak eta SADEk (Donostia Kulturaren lankidetzarekin) eskainitako omenaldian.  Elías Querejetaren eta Antxon Ezeizaren A través del fútbol (1962) eta Gracia Querejetaren El último viaje de Robert Rylands (1996), Gracia Querejetak berak aurkeztuta, proiektatu ziren Gipuzkoako hiriburuko Príncipe Zinemetan. Realak, ekoizle hernaniarra jokalari izan zen futbol-taldeak, Gracia Querejetari talde txuri-urdinaren elastikoa oparitu zion, zinema alorrean lan egiten duten euskal erakunde esanguratsuenek sustatutako omenaldiaren baitan.

Webgune honetako cookiak edukia eta iragarkiak pertsonalizatzeko, sare sozialetan funtzioak eskaintzeko eta trafikoa aztertzeko erabiltzen dira.