Euskadiko Filmategiak elkar-lan etengabea du Estatu Espainiarreko gainontzeko filmotekekin eta baita Nazioarteko Artxibategi Filmikoen Federaziokoekin (FIAF) ere, filmen kopiak mailegatuz edo elkartrukatuz haien egoitzetan kultur arloko hedapena egiteko helburuarekin. Filmak maileguan uzteko baldintzak hauek dira: emanaldia egiteko egokiak diren euskarriak egotea, eskatutako tituluak banaketa prozesuan ez izatea une horretan eta tituluen esplotazio eskubideak dituenaren idatzizko baimena aurkeztea.
Euskadiko Filmategian gordetako filmen maileguen eskaera, beti idatziz egin beharko da eta hilabeteko aurrerapenarekin. Kopien egoera aztertzeko, kopien erabilgarritasuna jakiteko, filmen jabetza jakin ondoren esplotazio eskubidearen jabearen baimena iristeko denbora izateko eta materialen garraioa prestatzeko ezartzen da hilabeteko epemuga eskaeretan.
Euskadiko Filmategiak zinemaldiei, zinema erakustaldiei eta beste kultur ekimen batzuei mailegatzen dizkie filmak, eskatzaileek artxiboko kopien beharra dutela ziurtatzen dutenean, ondare zinematografikoa zabaltzeko helburuarekin.
Elkarlan honetarako, aurretik eta idatziz eskatu behar dira kopiak eta eskatzaile bakoitzarekin akordio batera iritsi beharko da mailegua egin ahal izateko. Mailegu horien kostua, zerbitzu horrengatik Euskadiko Filmategiak onartutako tarifen araberakoa izango da.
Euskadiko Filmategian gordetako filmen maileguen eskaera, beti idatziz egin beharko da eta bi hilabeteko aurrerapenarekin. Bi hilabeteko epemuga ezartzen da eskaeretan kopien egoera aztertzeko, kopien erabilgarritasuna jakiteko, filmen jabetza jakin ondoren esplotazio eskubidearen jabearen baimena iristeko denbora izateko eta materialen garraioa prestatzeko.