8 mm., Super-8, 9,5 mm., 16 mm. edo 35 mm. formatuetako pelikularik ba al duzu? Gustatuko al litzaizuke baldintza onenetan kontserbatu, eta, ahal den heinean, haiek hondatzea sahiestea? Formatu eskuragarri batean gorde nahi al duzu edukia, hala modu errazagoan eta erosoagoan izateko eskura zure irudiak?
Euskal ondare zinematografikoa babesteko orduan partikularren gordailuek eta dohaintzek duten garrantziaz jabetuta, Euskadiko Filmategiak telezineatu zerbitzu bat (euskarri zinematografikoan dauden irudiak euskarri bideografikora bilakatzea) jarri du abian arestian aipatutako formatuetan. Beraz, gordailu edota dohaintza* bat egin nahiko bazenu, ondorengo prozedura jarraitu beharko zenuke:
Betebeharrak
Bidalketa
* Gordailu edota dohaintza bat egitearen arteko desberdintasuna ondorengoa da: gordailuaren kasuan, gordailugileak ditu irudien eskubideak. Ondorioz, pertsona edota erakunde batek irudi horiek erabili nahi izango balitu, gordailugileari eskatu beharko lioke horretarako baimena. Horrela, gordailugilea izango litzateke baimena eman ala ez, eta zein baldintzatan, erabakiko lukeen pertsona. Bestalde, dohaintzaren kasuan, Euskadiko Filmategiak hartuko luke bere gain irudi horien inguruko eskubideen kudeaketa. Hala, dohaintza-emailea prozesu horretatik at geratuko litzateke, eta Euskadiko Filmategiak bideratuko lituzke beharrezko izapideak.
Ekoizleek edo ikus-entzunezko produktuetako jabeek, beren material zinematografikoak (negatiboak, internegatiboak, kopia positiboak…) eta bideografikoak Euskadiko Filmategian uzteko aukera dute. Borondatezko gordailuaren aukera honi esker, ikus-entzunezko ekoizpenen jabeek ez dute irudien gaineko jabetza galtzen, eta materialen biziraute egokia bermatuta dute kamara errefrigeratu eta egokituetan.
Halaber, Euskadiko Filmategiak ekoizpen hauek ikusi ahal izango direla bermatzen die ekoizpen-etxeei. Ikerleak, zinemagileak edo gure bisionatu aretoa sartzeko aukera duten guztiek izango dute gordailu hauek ikusteko aukera. Inolaz ere ezingo da irudi horien kopia egin, esplotazio eskubideen jabeak, idatziz, baimenik eman gabe.
Filmak postaz, mezulariz edota pertsonalki ekarri daitezke gure egoitzara (Tabakalera. Andre Zigarrogileen plaza, 1-2. solairua. 20012 Donostia). Euskadiko Filmategiaren ordutegia ondorengoa da: astelehena-asteartea-asteazkena-ostirala (08:00-15:00) eta osteguna (08:00-14:00 / 15:00-17:30). Irudiekin batera, beharrezkoa da ondorengo harremanetarako datuak jakinaraztea: ekoiztetxearen izena, gordailu-egilearen izen-abizenak, IFK – NAN zenbakiak, helbidea, telefono-zenbakia (etxekoa eta sakelakoa) eta e-posta.
Euskadiko Filmategiak bere funtsetan etengabe jasotzen ditu ikus-entzunezko ekoizpen berrien kopiak, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailetik diru-laguntza jasotzeak derrigortu egiten dituelako kopia bat bertan uztera. Produkzio-etxeek utzi beharreko materialak zein diren Kultura Sailburuaren 2011ko maiatzaren 25eko aginduan zehazten da (AGINDUA, 2011ko maiatzaren 25ekoa, Kulturako sailburuarena, ikus-entzunezkoen arloan sortu, garatu eta ekoizteko diru-laguntzetarako deialdia egiten duena).
Aurkeztu beharreko materialak eta dokumentazioa ondorengoak dira:
Materialak
Dokumentazioa
Euskal Herriko film-ondarea kontserbatzeari eta zabaltzeari begira interesgarria izan litekeen beste edozein sustapen-dokumentazio, inola ere erabilera komertziala izango ez duena.
Euskadiko Filmategiak kopiak gainbegiratuko ditu, eta oniritzia emandakoan, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren izenean ziurtagiria egingo du, eta honen kopia bat Kulturaren Sustapenerako sailera eta beste bat produkzio-etxera bidaliko ditu.