Irudiak lagatzea

Euskadiko Filmategiak bere bildumako irudiak lagatzeko zerbitzu bat eskaintzen du (bai Euskadiko Filmategiaren jabetzakoak, bai partikularrenak eta beste erakunde batzuenak ere)

Euskadiko Filmategiaren jabetzako materialari eskubideak lagatzeko tarifa aplikatuko zaio, irudien erabileraren arabera. 

Jabetzaren arabera, partikularren edo beste erakunde batzuen materialari eskubideak lagatzeko tarifa aplikatu ahal izango zaio. 

Irudiak lagatzeko edozein lanek bikoizte-kostu tekniko bat izango du.

Beste digitalizazio bat behar izanez gero, eskaneatze-tarifa bat aplikatuko zaio.

Norbanako edo erakunde eskatzaileak betebehar hauek izango ditu:

  • Eskaera idatziz jakinaraztea, ikus-entzunezko dokumentuen titulu edo erreferentziak adierazita.
  • Eskubideen jabe den norbanakoaren edo erakundearen idatzizko baimena entregatzea.
  • Lagatako irudiak agertzen diren edozein euskarritan Euskadiko Filmategiaren logotipoa gehitzea.

Bolumena edo tamaina dela-eta bikoizteko ardura duen departamentuaren ohiko funtzionamenduan eragina izan dezaketen eskaerak modu berezian tratatuko dira.

Eskaerari erantzuteko epea une bakoitzean aurkeztutako eskaera-kopuruaren araberakoa izango da.

Webgune honetako cookiak edukia eta iragarkiak pertsonalizatzeko, sare sozialetan funtzioak eskaintzeko eta trafikoa aztertzeko erabiltzen dira.