Euskadiko Filmategia 1978an eratu zen, honako helburuekin: zinema oro har eta euskal zinema bereziki aztertzeko interesgarriak diren filmak edo ikus-entzunezko funtsak ikertu, berreskuratu, artxibatu, gorde, hedatu eta programatzea. Halaber, kulturaren edota historiaren ikuspuntutik gordetzea komeni den agiriak eta material teknikoa bildu eta zaintzea ere xedea du.
Ikerketa
Izena, kokapena eta jarduera‐eremua kontuan hartuta, euskal zinema du helburu nagusi; hau da, Euskal Herriarekin zerikusia duten dokumentalak, fikzioa eta historiako zein zinemako agiriak.
Berreskuratzea
Funtsezkoa da profesionalek edota amateurrek egindako materiala berreskuratzea, ondoren haiek gorde, identifikatu eta eskuragarri jartzeko.
Artxibatzea eta gordetzea
Fondoak artxibatzeko eta gordetzeko, arlo horretan espezializatutako nazioarteko erakundeek erabakitako arauak jarraitzen dira. Materialak gordetzeko, aintzat hartu behar dira material horietako bakoitzaren berariazko ezaugarriak.
Hedapena eta programazioa
Filmategiak astero antolatzen dituen proiekzioen bidez gauzatzen du helburu hori. Horrez gain, euskal zinemari, gure zinemagileei eta, oro har, zinemari buruzko ikerketak argitaratzen ditu, azken hori Donostia Kulturarekin lankidetzan Nosferatu liburu bilduman. Zerbitzuak eskaintzea gure jardueraren alderdi garrantzitsua da. Hala, gure instalazioetan ikus-entzunezko fondoak eta funts bibliografikoak kontsulta daitezke, kopiak mailegatzen dira, irudiak uzten dira, bisita gidatuak antolatzen dira…
EUSKO JAURLARITZA
BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI
Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua
PRESIDENTEA
ANDONI ITURBE AMOREBIETA
Kulturako sailburuordea
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
MIREN GARBIÑE MENDIZABAL MENDIZABAL
Hizkuntza Berdintasuneko zuzendari nagusia
MARÍA JOSÉ TELLERIA ETXEBERRIA
Kulturako zuzendari nagusia
ARABAKO FORU ALDUNDIA
MARÍA INMACULADA SÁNCHEZ ARBE
Kulturako zuzendaria
BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
LEIXURI ARRIZABALAGA ARRUZA
Euskara, Kultura eta Kiroleko diputatua
JON ARTATXO AURTENETXE
JOXEAN FERNÁNDEZ
(Donostia, 1973)
Euskadiko Filmategiko zuzendaria 2010eko abenduaz geroztik eta Donostia Zinemaldiko zuzendaritza batzordeko kidea 2011ko urtarriletik. Nantesko Unibertsitateko irakasle titularra da, egun eszedentzian badago ere. Historia Garaikidean eta Zinemaren Historian aditua da. Zaragozako eta Nantesko unibertsitateetan doktore da tutorekidetzan eginiko Cine y Guerra Civil en el País Vasco (1936‐2006) doktore tesiari esker. Artikulu ugari idatzi ditu Euskal Herriko historia garaikideari eta zinemari buruz, eta ondorengo liburuen koordinatzailea ere bada: Federico Fellini (Jesús Angulorekin batera), Cine y Guerra Civil en el País Vasco (Santiago de Pablorekin batera), Conservación audiovisual en la era digital (Alfonso del Amorekin batera), De Lumière a Kaurismäki. La clase obrera en el cine (Carlos F. Herederorekin batera). Gainera, Cine vasco: tres generaciones de cineastas‐en editorea da eta baita Euskal Zinema‐Cine Vasco‐Basque Cinema liburuaren egilea ere. Elías Querejeta Zine Eskola martxan jartzen parte hartu du, eta eskolako Zuzendaritza Akademikoko kide da.
Erakunde honek ez du kargua uzteagatiko indemnizaziorik ordaindu.