Euskadiko Filmategiak JAZZINEMA zikloaren 3. edizioa aurkeztu du

2018/06/01

Bi hilabetera luzatu da zikloa aurten: ekainean eta uztailean ospatuko da Tabakaleran (Donostia)

JAZZINEMA zikloa, Euskadiko Filmategiak Heineken Jazzaldiarekin eta Donostia Zinemaldiarekin lankidetzan antolatutako zikloa, hamaika proiekziok osatuko dute aurten (horietako bat, estreinaldia izango da). Zikloari amaiera emateko, mahai inguru batean parte hartuko dute Fernando Truebak eta Carlos Boyerok, Ruth Pérez de Anucita kazetariak moderatuta. 

Webgune honetako cookiak edukia eta iragarkiak pertsonalizatzeko, sare sozialetan funtzioak eskaintzeko eta trafikoa aztertzeko erabiltzen dira.