2017/06/23
Heineken Jazzaldiarekin eta Donostia Zinemaldiarekin lankidetzan antolatutako zikloaren proiekzioak uztailean izango dira Tabakalerako 1 Zinema Aretoan, Donostian.
Jazz eta zinema zaleentzat ezinbesteko hitzordua bilakatu beharko luke uztailero Jazzinema zikloak. 2017an, Heineken Jazzaldiarekin eta Donostia Zinemaldiarekin elkarlanean beste behin, aurrestreinaldi bat izango dugu berriro: Etienne Comarren Django, 2017ko Berlinale jaialdia zabaldu zuen pelikula, alegia. Film hau ez da mugatzen gitarra-jole franko belgikarraren adimen ikaragarria azpimarratzera bakarrik, baizik eta ijito jatorria zutenekiko gorroto faxistaren testuinguruan kokatzen du pertsonaia. Woody Allenen Sweet and Lowdown (Acordes y desacuerdos, 1999) filmak paralelotasun erakargarria ezartzen du; izan ere, Sean Pennek antzeztutako pertsonaia Django Reinhardtekin itsututa bizi da. Allen jazzean interes berezia duen zuzendari estatubatuarra bada, Fernando Trueba eta Bertrand Tavernier azpimarra genitzake Europan. Lehena gurekin izango da, alde batetik, jazz latinoari eskaini zion omenaldia aurkezteko (Calle 54, 2000), eta bestetik, esparru horretan egindako bere pelikularik gustukoena ikus-entzuleekin partekatzeko (The Connection -Shirley Clarke, 1962-). New Yorkeko zuzendariak bere pelikulak jazzaz hitz egin beharrean, jazza “izatea” lortu zuen. Round midnight (1986) Tavernier maisuaren klasikoak itxiko du Jazzinemaren bigarren edizioa.
EGITARAUA
2017/07/06 (19:00) 1 Zinema Aretoa
Sweet and Lowdown -Acordes y desacuerdos– (Woody Allen, 1999). AEB. JBAES. 95’.
2017/07/13 (19:00) 1 Zinema Aretoa
AURRESTREINALDIA
Django (Etienne Comar, 2017). Frantzia. JBAES. 117’.
* Aurkezpena: Miguel Martín (Heineken Jazzaldiko zuzendaria).
2017/07/21 (19:00) 1 Zinema Aretoa<
Calle 54 (Fernando Trueba, 2000). Espainia-Frantzia. JBES. 105’.
* Aurkezpena: Fernando Trueba (zinema zuzendaria).
2017/07/22 (19:00) 1 Zinema Aretoa
FERNANDO TRUEBAREN GUSTUKOENA
The Connection -La conexión- (Shirley Clarke, 1962). AEB. JBAES. 110’.
* Aurkezpena: Fernando Trueba (zinema zuzendaria).
2017/07/27 (19:00) 1 Zinema Aretoa
Round Midnight -Gauerdi inguruan- (Bertrand Tavernier, 1986). Frantzia. JBAEU. 133’.