2014/07/14
Bizkaiko artistak ‘Ama Lur’, ‘Pelotari’ eta ‘Operación H’ filmak zuzendu zituen, besteak beste.
Néstor Basterretxea (Bermeo, 1924) uztailaren 12an hil zen Hondarribian (Gipuzkoa) 90 urte zituela. Artista bizkaitarrak Euskadiko Filmategia sortu zuen 1978ko maiatzaren 1ean eta bidelagun izan zituen Peio Aldazabal, Juan José Almuedo, José Luis Basoco eta José Manuel Gorospe.
Basterretxea eskultorea, idazlea eta zinemagilea zen. Azken esparru honetan, Operación H (1963), Pelotari (1964), Alquezar, retablo de pasión (1966), Ama Lur (1968) eta Ibiza (1968) filmak zuzendu zituen. 1964ean, Fernando Larruquertekin Frontera Films produkzio-etxea eratu zuen, eta, 1966an, Gaur taldea sortu zuen Eduardo Chillidarekin eta Jorge Oteizarekin.
Joan den urtean, Euskadiko Filmategiak Donostiako Antzoki Zaharrean antolatutako Ama Lur filmaren proiekzioan parte hartu zuen, erakundearen sorreraren 35. urteurreneko ekitaldien baitan.