Aberria (Erria)

Bilduma: Gotzon Elortza

Zuzendaria

Gotzon Elortza

Urtea

1961

Iraupena

15’

Oharrak

Image Film laborategiak 2011ko uztailean zaharberritu zuen filma.

Sinopsia

Gotzon Elortzak aberriaren inguruko hausnarketa egiten du film honetan. Baserri giroko Euskal Herriaren ikuspegia islatzen du garaiko euskal kulturaren ikur ziren Valentin Enbeita eta Jon Lopategi bertsolarien eta Victor Olaeta dantzariaren partaidetzarekin. Garaiko zentsura ekiditeko, Erria izenburua jarri zion Elortzak filmari.

Gotzon Elortza ogibidez delineatzailea zen, baina Parisera bizitzera joan zenean, hainbat film errodatu zituen 16 mm.-tan zinemagile amateur gisa. Hala, esan dezakegu trantsizio garaiko euskal zinemaren aurrekari nabarmena bilakatu dela. Bere emaztearekin igarotzen zituen oporraldiak baliatuta burutzen zituen lanok Elortzak. Bere filmetan, euskal hizkuntza aldarrikatzeaz gain, Bizkaiko leku esanguratsuenak azaltzen dira, 50. hamarraldi amaieran eta 60. hamarraldi hasieran. 

Bideo hau ikusteko marketing-eko cookiak onartu behar dira. Konfigurazioa: hemen.

Webgune honetako cookiak edukia eta iragarkiak pertsonalizatzeko, sare sozialetan funtzioak eskaintzeko eta trafikoa aztertzeko erabiltzen dira.