Cinémathèque française erakundeak zaharberritutako kopia batetik abiatuta Euskadiko Filmategiak telezineatutako kopia da. Soinua ondoren gehitu zitzaion zenbait zatitan.
Elai Alai dantza taldeak eta Eresoinka abesbatzak parte hartzen dute film honetan. Eusko Jaurlaritzak babestuta, Frantziako hainbat eskenatokitan antzestu zuten Euskal Herriaren errealitatea ezagutarazteko eta errefuxiatuei zuzendutako dirua biltzeko.