Euzkadiko Gobernuko Propaganda Sailak ekoitzitako erreportajea da. Bertan, Euskal Gudarosteko kapilauen komandantea izan zenaren hileta-elizkizunen berri ematen da. Doluaren buruan Jose Antonio Aguirre ageri da. Filmak ondorengo justifikazioa ezeztatzea zuen helburu: Gerra Zibila matxinatutako jeneralek eta Espainiako gotzainek abitutako gurutzada zela.