Antonio Sarasuak filmatu eta 1994ko apirilaren 28an Euskadiko Filmategian gordailuan utzitako irudiak.
Eusko Jaurlaritzako lehendabiziko lehendakaria izan zen Jose Antonio Agirreren hiletako irudiak. Ekitaldia Donibane Lohizunen (Saint Jean de Luz) izan zen 1960ko martxoaren 28an. Hiletara hurbildu zirenen artean Jesus Maria Leizaola lehendakaria nabarmentzen da, Agirreren kargua bete zuen lehendakaria, hain zuzen.