Iruñeako San Fermin jaien inguruko dokumental amateurra. Filmaren hasieran hiriko giroa islatzen da, uztailaren 6an, San Fermin Egunaren bezperan, Udaletxeko plazatik botatzen duten txupinazoaren eta riau-riau-aren berri emanda. Ondoren, sanferminetako egun oso bateko ekimenak kontatzen dira, uztailaren 7koak hain zuzen ere, hiru zatitan banatuta: goiza, arratsaldea eta gaua. Dokumentalak arreta berezia eskaintzen dio festetako bi alderdi bereziri: kolore gorriari, jaietako zeinu kromatiko nagusiari alegia, eta jaietako giro zalapartatsuari. Dokumentala hiriko sekuentziekin amaitzen da, behin festak bukatu ondoren.