KIMUAK egitasmoa 1998. urtean sortu zen euskal film laburrak nazioartean sustatu eta banatzeko helburuarekin. Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak, Etxepare Euskal Institutuaren bitartez, eta Euskadiko Filmategia Fundazioaren laguntzarekin antolatutako programa honetan EAEn urtean ekoiztu diren lan guztiek har dezakete parte. Edizio bakoitzean, epaimahai aske batek egindako aukeraketarekin osatutako katalogo bat argitaratzen da.
Webgune honetako cookiak edukia eta iragarkiak pertsonalizatzeko, sare sozialetan funtzioak eskaintzeko eta trafikoa aztertzeko erabiltzen dira.