Izenburua, helbidea, aktoreak etab. bilatuko ditu

Ana Díez atzerabegirakoa

Ana Díez atzerabegirakoa

Euskadiko Filmategiak Alex de la Iglesiari buruzko atzera begirakoarekin 2011n abiatutako ibilbideak bigarren emanaldi logikoa izango du orain Ana Diezi eskainitakoarekin. Beraz, tuterarra izango da 2012an Nafarroako Filmotekarekin lankidetzan argitaratuko dugun argitalpen berriaren eta bere filmografia osoaren programazioaren protagonista. Baionan (Cinema L’Atalante/L’Autre Cinema), Bilbon (Golem Alhondiga Bilbao), Donostian (Antzoki Zaharra) eta Gasteizen (Cines Florida-Guridi Zinemak) izango diren emanaldiek gaur egunera arte gurean izan den emakumezko zuzendari oparoenaren lanean sakontzea ahalbidetuko die euskal zinemazaleei. Dana Rotbergekin batera sinatutako Elvira Luz Cruz, pena maxima Mexikoko eskola-ariketa gordin zein interesgarriarekin egin zuen debuta. Euskal Herrira itzuli zenean, Angel Amigo produktorearen eskutik abiatu zuen bakarkako ibilbidea, euskal zinemarentzat bereziki emankorra izan zen 80ko hamarraldi amaieran. Ander eta Yul (1989) filmarekin Zuzendari Berri Onenaren Goya Saria eskuratu zuenetik Paisito (2008) pelikulara arte, ia mende laurdena pasatu da: dozena erdi film luze zuzendu ditu, eta sarritan protagonistak
Atlantikoa zeharkatu duten pertsonaiak edota indarkeriazko testuinguruekin aurrez aurre topo egin dutenak (baina ia beti barne bizitza antolatzeko borrokan dihardutenak) izan dira. Izan ere, Ana Diezen zinema hunkigarriari errepaso egiteak dastatzeko gogoa pizten duen zapore intimista uzten du.

Data

2012/05/01 - 2012/06/30
Zikloaren programa (PDF)

Egoitzak

Bilbo

  • Arte Ederren Bilboko Museoa 

    Museo plaza, 2
    48009 Bilbo
    Email: info@bilbaomuseoa.eus

  • +34 944 396 060
  • info@bilbaomuseoa.eus
  • www.bilbaomuseoa.eus
  • Edukiera

    206 eserleku
    Bizkaia Aretoa: 427 eserleku

  • Sarreren salmenta

    Museoko leihatilan eta www.bilbaomuseoa.eus webgunean:
    · Ohiko zinema emanaldia: 3,50€ (Museoaren Lagunak: 2€).
    * 25 urtetik beherakoak: doan (museoko leihatilan jaso behar da sarrera).

Donostia

  • Tabakalera

    Andre Zigarrogileak plaza, 1
    20012 Donostia 

  • +34 943 118 855
  • info@tabakalera.eus
  • www.tabakalera.eus
  • Edukiera

    229 eserleku

  • Sarreren salmenta

    Tabakalerako Informazio Puntuan, zineko leihatilan (emanaldia hasi baino 30 minutu lehenago) eta interneten (sarrerak.tabakalera.eus).
    · Ohiko zinema emanaldia: 4€.
    * Donostia Kultura eta Tabakalera txartelekin: -%10.

     



Gasteiz

  • Artium Museoa, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoa

    Frantzia kalea, 24
    01002 Gazteiz

  • +34 945 209 020
  • museo@artium.eus
  • www.artium.eus
  • Edukiera

    141 eserleku

  • Sarreren salmenta

    Museoko leihatilan eta www.museobilbao.com webgunean:
    · Ohiko zinema emanaldia: 3,50€ (Museoaren adiskideak: 2€).
    * 25 urtetik beherakoak: doan (museoko leihatilan jaso behar da sarrera).

Iruñea

Webgune honetako cookiak edukia eta iragarkiak pertsonalizatzeko, sare sozialetan funtzioak eskaintzeko eta trafikoa aztertzeko erabiltzen dira.