Bere maitale aberats eta gaixotasun sendaezin batek jotakoaren heriotza azkartzeaz salatu dute emakume bat. Epaiketa bitartean epaimahaikideek erabaki beharko dute ea arrazoi humanitarioengatik egin zuen edo anbizio pertsonalagatik.
Lumière Institutuak 2019an eskaini zion atzerabegirakoaren bitartez justiziaz erreibindikatutako beste izen bat da Cayatte. Abokatua izan zen filmegilea izan aurretik, eta zalantzarik gabe adierazi zituen bere errebeldia eta inkonformismoa, bai eta bere konpromiso sozial argia gerraondoko Frantzian.
Fitxa teknikoa