© Carole Roussopoulos - Video Out / Les muses s´amusent, 1975 / Centre audiovisuel Simone de Beauvoir
Espainia, 1975eko irailaren 27a. Erregimen frankistak heriotza-zigorra aplikatu eta betearazi du bi etakideren eta FRAPeko hiru kideren aurka. Carole Roussopoulosek eta Ioana Wiederrek ahaideen hitzak jaso dituzte, horien artean, Sanchez Bravoren arrebarenak, eta Otaegiren eta Txikiren amenak. Etsipenik gabe, baina mundu justuago baten alde ausarki borrokatzen zutenaren ziurtasunarekin azaltzen dira. Hiru elkarrizketak beste elkarrizketa batzuekin, Europako manifestazioen irudiekin eta Espainiako erregimenaren aurkako mobilizazioen garrantzia azpimarratzen zuten egunkari-zatiekin tartekatzen dira.
Fitxa teknikoa