Miúcha (“Txikitxoa”) zen Heloísa Buarque de Hollandaren izen artistikoa, eta bossa nova generoko ahots bikainenetako bat da. Miúcha Chico Buarque de Hollandaren arreba eta João Gilbertoren emaztea izan zen, eta berak eman zien ahotsa garaiko sortzaile brasildar handien konposizioei. Sortzaile horien artean, nabarmentzekoak dira bere neba eta senarra, Antônio Carlos Jobim (bere bikote artistikorik ohikoena), Vinícius de Moraes edo Stan Getz saxofoi-jotzaile iparramerikarra, artista brasildar askoren ohiko kolaboratzailea. Ezinbesteko erreferentzia, bossa novaren historia ulertzeko.
Fitxa teknikoa