Greziar mitoa, Rio de Janeiroko inauterietan girotuta. Eurídice ederra, favela batean bizi den lehengusina batek gonbidaturik, Riora iritsi da inauteri ospetsuaren aurreko egunetan. Eurídice tranbia hartuta ailegatuko da lehengusinaren etxera, eta, bidean, tranbia-gidaria -Orfeu izeneko gitarra-jotzaile bat- liluraturik geratuko da neska gaztearekin. Alabaina, Orfeuren neskalagun jeloskorraren susmoek zaildu egingo dute harreman hori.
Fitxa teknikoa