TASIO
Tasioren bizitza irudikatzen du filmak. Lokiz mendilerroan (Nafarroa) dagoen herri txiki bateko mutikoa da; zortzi urterekin hasten da mendiko lanetan, eta 14 dituenerako ikazkina da dagoeneko, aita bezala. Bizilagun askok lan finkoaren bila hirira alde egin arren, Tasiok nahiago du bere askatasunari eutsi eta mendian bizi. Anastasio Ochoa Ruiz (Tasio) ikazkin eta isileko ehiztariaren bizitza du oinarri filmak; gizon hura Zuñigan jaio zen 1916an, eta 1989an hil zen Valderrota mendian.
Euskadiko Filmategiak Tasio filma zaharberritu du Boloniako Cinetecaren baitako L’immagine Ritrovata laborategietan, 2023an. 40. urteurrenean, pelikulak Cannesko Zinemaldian, Boloniako Il Cinema Ritrovaton, Donostiako Zinemaldian eta Lyongo Lumiére Zinemaldian parte hartu du.
NAFARRAKO IKAZKINAK
1980an, Montxo Armendárizek egur-ikatza eskuz egiten zuten azken ikazkinen erretratu korala filmatu zuen Nafarroako mendietan. Euskadiko Filmategiak zaharberritutako filma.
Fitxa teknikoa