Álex de la Iglesiari buruzko liburua frantsesez aurkeztu dute La Roche-sur-Yoneko zinema-jaialdian

2014/10/21

Ekitaldiaren baitan ‘Messi’ zuzendari bilbotarraren pelikula Frantzian estreinakoz aurkeztu dute.

Álex de la Iglesia, la passion de tourner  (Euskadiko Filmategiak 2012an argitaratutako Álex de la Iglesia, la pasión de rodar liburuaren frantseseko itzulpena) urriaren 20an aurkeztu zuten Festival International du Film de la Roche-sur-Yon zinema-jaialdian.

Liburua Rouge Profondek argitaratu du, Festival du Cinéma Espagnol de Nantesen, Etxepare Euskal Institutuaren eta Euskadiko Filmategiaren arteko lankidetzari esker. Euskadiko Filmategiak frantsesera itzuli ostean, nazioartean (Frantzia, Suitza, Belgika eta Quebec) banatuko duen lehen argitalpena izango da.

Aurkezpen-ekitaldian ondorengo ordezkariak izan ziren, besteak beste: Festival International du Film de la Roche-sur-Yon jaialdiko zuzendaria (Paolo Moretti), Festival du Cinéma Espagnol de Nantes jaialdiko ordezkari bat (Lucie Hautière) eta Euskadiko Filmategiko zuzendaria (Joxean Fernández).

 

Webgune honetako cookiak edukia eta iragarkiak pertsonalizatzeko, sare sozialetan funtzioak eskaintzeko eta trafikoa aztertzeko erabiltzen dira.