2014/10/23
Ion Lopez zuzendari-kontserbatzaileak hitzaldi bat eskaini zuen urriaren 22an Koldo Mitxelena Kulturunean.
Euskadiko Filmategia Liburutegiaren Eguna ospatzeko ekitaldietara gehitu da, urriaren 22an Koldo Mitxelena Kulturunean ospatu zen Ikus-entzunezko dokumentazioa: adibide batzuk mahai-inguruan parte hartuta. Koldo Mitxelena Kulturuneak Tabakaleraren lankidetzarekin antolatutako ekitaldian ondorengo ordezkariek parte hartu zuten, besteak beste: Jon Bagüés Eresbileko zuzendariak Esistitzen ez den sistema baten Musikaren Euskal Artxiboa izeneko hitzaldia eman zuen, Luis Isasi ETBko artxibategiko arduradunak Archivar no es coleccionar izenburuko ponentzia eskaini zuen, eta Ion López Euskadiko Filmategiko zuzendari-kontserbatzailea Zabaltzeko grina duen ikus-entzunezkoaren ezkutalekua izenburupean solasean aritu zen. Arantza Mariskal Tabakalera-Ubikeko arduraduna izan zen mahai-inguruko moderatzailea.