Euskadiko Filmategiak Euskal zinema: zinemagileen hiru belaunaldi kongresua aurkeztu du

2014/05/16

Ekimena uztarilaren 2tik 4ra izango da, Donostiako Miramar Jauregian, UPV/EHUko Uda Ikastaroen baitan.

Euskadiko Filmategiak UPV/EHUko Uda Ikastaroekin batera Euskal zinema: zinemagileen hiru belaunaldikongresua antolatu du. Gaur egun batera ari dira lanean Euskal Herriko zinemagileen hiru belaunaldi. Euskadiko Filmategitik aukera bikaina zela uste izan genuen haien ibilbideari buruz zinemagileekin beraiekin hausnarketa egiteko, eta orokorrago eta arlo akademikoan, euskal zinemaren hainbat arlo aztertzeko: historia, jatorriaren inguruko eztabaidak, industria, nortasun nazionala, euskara, generoari buruzko eztabaidak, nazioartekotasuna, Kimuak programaren garrantzia, Zinemaldiarena, abangoardiak, eta abar.

Bereziki nabarmendu behar da euskal zinemagile onentsuenek erakutsi duten prestutasuna kongresu honetan parte hartzeko. Kongresuan izango diren zuzendarien zerrenda, Euskal Herriak azken lau hamarkadetan eman dituen izen garrantzitsuenez josita dago, eta haiek egindako filmeek nazioartean ere hainbat errekonozimentu jaso dute: Montxo Armendáriz, Ana Díez, Víctor Erice, Pedro Olea eta Imanol Uribe; Juanma Bajo Ulloa, Daniel Calparsoro, Julio Medem, Helena Taberna eta Enrique Urbizu; Koldo Almandoz, Asier Altuna, Borja Cobeaga, Jose Mari Goenaga, Isabel Herguera  eta Pablo Malo. Edonola, ezin da ukatu dauden guztiak badirela, nahiz eta diren guztiak ezin duten egon.

Beraz, anbizio handiko kongresua izan da, gehiegizko xehetasunetan sartuko ez dena, eta euskal zinemari buruz egin diren ikerketak mahai gainean jarri eta aztertuko dituena. Argitalpen batek hemeretzi hitzaldiak jasoko ditu eta baita bost mahai-inguruen transkripzioa ere: zinemagileen hiru belaunaldietakoa, bat industria zinematografikoari buruzkoa eta kritikari buruzkoa azkena.

Arlo akademikotik ere, erantzuna bikaina izan da eta euskal zinema ikertu duten historialari, kritikari eta adituek parte hartuko dute kongresuan.

Izen-ematea

Izen-emate epea hasi da UPV/EHUren ohiko bideetatik, eta azpimarratu beharra dago, Euskadiko Filmategiaren webgunetik izena emanez gero, %50eko beherapena dutela erabiltzaileek, hau da, kongresu guztirako prezioa 40 eurokoa izango da maiatzaren 31ren aurretik izena emanez gero, eta 46 eurokoa 31ren ondoren ematen bada. Kongresuaren balio akademikoa 40 ordukoa izango da.

Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Donostia 2016ren laguntzari esker eta Zinemaldiaren lankidetzarekin antolatu ahal izan du Euskadiko Filmategiak kongresu hau.

 

Webgune honetako cookiak edukia eta iragarkiak pertsonalizatzeko, sare sozialetan funtzioak eskaintzeko eta trafikoa aztertzeko erabiltzen dira.