Álex de la Iglesiari buruzko liburua frantsesez aurkeztu dute Nantesen

2014/04/22

´Álex de la Iglesia, la passion de tourner´ liburua joan den apirilaren 5ean aurkeztu zuten Nanteseko Festival du Cinéma Espagnol jaialdiaren baitan. Euskadiko Filmategiak frantsesera itzuli ostean, nazioartean banatuko duen lehen argitalpena izango da.

Álex de la Iglesia, la pasión de rodar liburuaren frantsesezko itzulpena (Álex de la Iglesia, la passion de tourner) joan den apirilaren 5ean aurkeztu zuten Nanteseko Festival du Cinéma Espagnol jaialdiaren baitan; Fenêtre Basque sailean, hain zuzen. Liburua Rouge Profondek argitaratu du, Nanteseko zinema jaialdiaren, Euskadiko Filmategiaren eta Etxepare Euskal Institutuaren arteko lankidetzari esker. Euskadiko Filmategiak frantsesera itzuli ostean, nazioartean (Frantzia, Suitza, Belgika eta Quebec) banatuko duen lehen argitalpena izango da.

Aurkezpen-ekitaldian ondorengo ordezkariak izan ziren, besteak beste: Álex de la Iglesia zinemagile bilbotarra, Carolina Bang aktorea, Jesús Angulo liburuaren egileetako bat, Françoise Garnier liburua frantsesera itzuli duen pertsona, Pilar Martínez-Vasseur Festival du Cinéma Espagnol de Nantes-eko zuzendaria eta Joxean Fernández Euskadiko Filmategiko zuzendaria.

Webgune honetako cookiak edukia eta iragarkiak pertsonalizatzeko, sare sozialetan funtzioak eskaintzeko eta trafikoa aztertzeko erabiltzen dira.