Euskadiko Filmategiak euskaraz egindako zinema programatu du Belgikako Zinematekan

2013/11/29

´Bertsolari ´, ´Zuloak´, ´80 egunean´ eta ´Urte berri on amona´ filmak proiektatuko dira, hamaika emanalditan, azaroaren 24 eta abenduaren 4 bitartean belgikar hiriburuan.

Euskadiko Filmategiak ‘Fenêtre Ouverte sur le Pays Basque’ programan parte hartu du. Ekimen hori Etxepare Euskal Institutuak antolatu du Fédération des Jeunesses Musicales Wallonie-Bruxelles erakundearen laguntzarekin, eta azaroaren 22 eta abenduaren 4 bitartean izango da Bruselan (Belgika).

Egitasmoaren xede nagusia euskal kulturaren aniztasuna eta adierazpen artistiko desberdinak ezagutaraztea da, abenduaren 3an ospatuko den Euskararen Egunaren ospakizunen baitan.

Cinematek Belgikako Zinematekak euskarazko euskal zinema ziklo bat proiektatuko du, eta horretarako, aukera-sorta zabal baten artean, honako filmak aukeratu ditu: Bertsolari (Asier Altuna, 2011), Zuloak (Fermín Muguruza, 2012), 80 egunean (Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga, 2010) eta Urte berri on amona (Telmo Esnal, 2011). Pelikulok hamaika emanalditan eskainiko dituzte, azaroaren 24 eta abenduaren 4 bitartean. Era berean, Joxean Fernández Euskadiko Filmategiko zuzendaria Bruselan izan zen azaroaren 26an ‘Euskal zinemaren historia laburra’ izeneko hitzaldia eskaintzeko.

Webgune honetako cookiak edukia eta iragarkiak pertsonalizatzeko, sare sozialetan funtzioak eskaintzeko eta trafikoa aztertzeko erabiltzen dira.