2014/02/10
Raúl de la Fuentek zuzendutako filmak Kimuak 2013 katalogoan parte hartu du.
Minerita-k Film Labur Dokumental Onenaren Goya Saria irabazi zuen otsailaren 9an Madrilen ospatu zen Goya Sarien 28.edizioan. Raúl de la Fuentek zuzendutako film laburrak Kimuak 2013 katalogoan parte hartu du.
Potosiko Cerro Ricon (Bolivia) bizi diren emakumeen bizi-baldintza gogorren inguruko istorioa kontatzen du Minerita-k. Legerik gabeko lurraldea da, indarkeria izugarrikoa. Meatzariek bizitza arriskuan jartzen dute meazulo kalamastra horietan, zilarra eta zinka ateratzeko. Onik irteten direnek edozertarako eskubidea dutela uste dute. Eta emakume-ehizari ekiten diote. Minerita gauzain edo meatzari lanetan diharduten Lucíaren (40), Ivoneren (16) eta Abigailen (17) historia da, eta bizitzeko egokia ez den infernu horretan bizirik irauteko egin behar duten borroka kontatzen du. Arma handirik ez dute, kemena eta dinamita izan ezik.