2012/05/15
Zinemagile tuterarrak Euskadiko Filmategiak bere lanari buruz ekainerako antolatu duen ziklora joateko gonbitea luzatu die zinemazaleei.
Euskadiko Filmategiak 2012ko maiatzaren 29 eta uztailaren 3 bitartean EAEko hiru hiriburuetan eta Baionan antolatu duen atzera begirakoaren protagonista Ana Diez (Tutera, 1957) da. Irudi hauek joan den apirilean Madrilen grabatu ziren, epe laburrean Euskadiko Filmategiak errealizadore tuterarrari buruz argitaratuko duen libururako egin zitzaion elkarrizketaren baitan.