´Euskal zinema: zinemagileen hiru belaunaldi´ kongresuaren aurkezpen-ekitaldia

2014/05/16

Bideo hau ikusteko marketing-eko cookiak onartu behar dira. Konfigurazioa: hemen.

Euskadiko Filmategiak UPV/EHUko Uda Ikastaroen baitan antolatutako ‘Euskal zinema: zinemagileen hiru belaunaldi’ kongresua aurkeztu zuen, maiatzaren 16an, Donostiako Miramar Jauregian.  

Aurkezpen-ekitaldian ondorengoak izan ziren, besteak beste: Joxean Muñoz Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordea, Garazi López de Etxezarreta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura zuzendaria, Xabier Paya Donostia 2016 Fundazioko Kultura koordinatzailea, Juan Etxeberria UPV/EHUko Uda Ikastaroetako zuzendariordea eta Joxean Fernández Euskadiko Filmategiko zuzendaria.

Euskal zinema: zinemagileen hiru belaunaldi kongresua uztailaren 2tik 4ra izango da Donostiako Miramar Jauregian. Euskadiko Filmategiaren web orriaren bitartez izena emanda, %50eko beherapena lortu dezakezue. Anima zaitezte parte hartzera!

Webgune honetako cookiak edukia eta iragarkiak pertsonalizatzeko, sare sozialetan funtzioak eskaintzeko eta trafikoa aztertzeko erabiltzen dira.