2018/02/20
Filmaren aurrestreinaldia otsailaren 24an, 19:00etan, izango da Tabakalerako 1 Zinema Aretoan, Donostian.
AURRESTREINALDIA / EL AVISO (Daniel Calparsoro, 2018)
Data: 2018/02/24 (19:00etan)
Lekua: Tabakalera / 1 zinema aretoa (Donostia).
Aurkezpena: Daniel Calparsoro.
Aukeratutako filma:
EL AVISO (Daniel Calparsoro, 2018). Espainia. JBES. 92´. Nico hamar urteko mutil gaztea da, eta heriotza mehatxu bat jaso du eskutitzez; baina bere inguruko inork ez du sinesten. Jon zenbakiekin itsututa bizi den gaztea da, eta urteetan zehar leku berean jazo diren eta itxuraz jokamolde bera jarraitu duten zenbait hilketa ari da ikertzen. Sekuentzia hori argitzeak bakarrik salbatu dezake Nico.