Trailerra>Zinema eta Gerra Zibila Euskal Herrian

2012/10/10

Bideo hau ikusteko marketing-eko cookiak onartu behar dira. Konfigurazioa: hemen.

Gernikaren bonbardaketako 75. urteurrenarekin bat eginda, Euskadiko Filmategiak, 2012 Fundazioarekin lankidetzan (“2012 Euskadi; Bake eta Askatasunaren aldeko Kulturen Urtea”-ren baitan), Zinema eta Gerra Zibila Euskal Herrian zikloa antolatu du. Urriaren 10a eta abenduaren 27a bitartean, 1937 eta 2012 urteen artean filmatutako 17 film ikusi ahal izango dira (10 emanalditan) Bilbon, Donostian eta Gasteizen.

AlhóndigaBilbao, Donostia Kultura eta Vital Gizarte Ekintza erakundeen laguntzari esker posible izango den zikloak errepaso egiten die zortzi hamarralditan zehar euskal lurraldeetan izandako gatazka belikoari buruz egin diren produkzio garrantzitsuenetarikoei. Nemesio Sobrevilak Eusko Jaurlaritzarentzat gatazkaren urteetan egindako lanetatik abiatuta –Guernika (1937)–, Resnais/Hessensen Guernica (1950) bezalako titulu mitikoetatik igarota edota El otro árbol de Guernica (1969) bezalako kutsu frankistako produkzioetatik pasatuta, berriki zuzendutako filmetara arte iristen da zikloa, honako zuzendarien eskutik: Julio Medem –Vacas (1992)–, Jaime Camino –Los niños de Rusia (2001)– edo Pedro Olea –La conspiración (2012)–, besteak beste.

Emanaldiak ondorengo zinema-aretoetan izango dira: Golem AlhóndigaBilbao (Bilbo), Antzoki Zaharra (Donostia) eta Aula Fundación Caja Vital Kutxa-CC Dendaraba (Gasteiz).

Webgune honetako cookiak edukia eta iragarkiak pertsonalizatzeko, sare sozialetan funtzioak eskaintzeko eta trafikoa aztertzeko erabiltzen dira.