Pelikulak Euskal Herriko irudi dokumentalak biltzen ditu, hala nola Gernika bonbardatu ondorengo suntsiketa edota Euskal Herriko umeen erbesteratzea Frantziara, Britainia Handira eta Belgikara. Hala, pelikula honek gerraren inguruko ikuspegi nazionalista euskaldunera gerturatzen gaitu, batik bat kanpoko propagandari zuzenduta. Guernika Euskal Herriaren ikuspegi baketsu, langile eta katoliko batetik abiatzen da, gerrak eztanda egitean bat-batean bukatuko dena, eta nazioarteko demokraziaren elkartasunari dei eginez amaitzen da filma.