Gipuzkoa (Pío Caro Baroja, 1979)

Bilduma: Gipuzkoa

Zuzendaria

Pío Caro Baroja

Urtea

1979

Iraupena

207´

Sinopsia

Dokumentalak 70eko hamarkadaren amaierako lurraldeko ohiturak erakusten ditu eta garai hartako Gipuzkoako errealitate sozial eta kulturala jasotzen duen dokumentu etnografiko bat da.

Pelikula 1976 eta 1979 artean filmatu zen eta Donostiako Aurrezki Kutxak enkargatu zuen, finantza-entitatearen mendeurrena zela medio. Documentos Culturales de Euskadi (Euskadiko Kultur Dokumentuak) sailean sartu zen. Zortzi partetan dago banatuta: Gizona, Harria, Belardiak, Zuhaitza, Nekazaritza, Burdina, Itsasoa eta Hiriak.

Filma Euskadiko Filmategiaren sail teknikoak digitalizatu du, bere artxiboan gordeta dagoen kopia batetik abiatuta. Lanaren gaineko eskubideak, berriz, Kutxa Fundazioarenak dira.

Bideo hau ikusteko marketing-eko cookiak onartu behar dira. Konfigurazioa: hemen.

Webgune honetako cookiak edukia eta iragarkiak pertsonalizatzeko, sare sozialetan funtzioak eskaintzeko eta trafikoa aztertzeko erabiltzen dira.