Montevideoko (Uruguai) Euskal-Erria elkartean antolatutako landako festa batetako irudiak. Jean-Baptiste Bidegaray 1866an Uruguain ezarritako enpresaburu hazpandarrak sortu zuen erakundea XIX. mendean. Irudietan ageri dira, hala nola: Juan Bidegaray eta bere emaztea, Zuzendaritza Batzordeko kideak, Ongintza eta Neska Batzordea, Emakume Batzordea, neska talde bat, zenbait pertsona trikitixa dantzatzen, tonbola eta Kirol plaza.