- Dokumentalak Espainiako film labur onenari eskainitako Jinete Ibérico saria eskuratu zuen 1985ean “Ciudad de Huesca” Film Laburren Nazioarteko Jaialdian.
- Bilboko Alde Zaharreko Merkatarien Elkartearen baimenari esker argitaratu ahal izan ditugu irudiok.
Dokumental honek Bilboko kaleak zeharkatzen ditu, jendearen eguneroko bizimodua eta ohiturak islatuz. Irudiek Bilboko Alde Zaharraren errekuperazioa erakusten dute, 1983ko uholdeen ostean. Irudietan, alde batetik, 1983ko abuztuko uholdeak ikusi daitezke; eta bestetik, hiriburuan izandako hainbat ekitaldi agertzen dira: Santa Ageda Eguna, Plaza Berriko azoka, Gabonak, Bilboko Athletic Cluben Gabarra Nerbioi ibaian talde bizkaitarrak Liga irabazi zuen urtean eta Aste Nagusia.