Izenburua, helbidea, aktoreak etab. bilatuko ditu

Álex de la Iglesia atzerabegirakoa

Álex de la Iglesia atzerabegirakoa

Gure arteko zinemagile garaikide garrantzitsuenetakoaren eta nazioartekoenaren filmografia osoa Baionan (Cinema l’Atalante), Bilbon (AlhondigaBilbao), Donostian (Antzoki Zaharra) eta Gasteizen (Aula Fundación Caja Vital Kutxa CC Dendaraba) programatzea aurrerapauso bat da Euskadiko Filmategiaren historian. Euskal ondare zinematografikoa kontserbatzeak, ikertzeak, berreskuratzeak eta zaharberritzeak gure eginbeharren muina izaten jarraituko du; baina, era
berean, hedapenaren esparruaren baitan, iritsi da euskal pantailetara jauzia emateko unea. Eskuartean dugun egitasmo honekin erabaki dugu epe laburrean argitaratuko dugun Alex de la Iglesiari buruzko liburua, bere lanaren atzera
begirakoarekin bat etortzea. 80. hamarkada amaierako Bilbon zuzendari artistiko gisa egindako lanekin abiatuko da atzera begirakoa, eta La chispa de la vida (2011) bere azken pelikularen aurrestreinaldiarekin bukatuko da, telebistarako egindako zenbait lan tartekatuta (La habitacion del niño eta Pluton B.R.B. Nero). Hau da Euskadiko Filmategiaren lehenengo atzera begirakoa eta ziur gaude ez dela azkena izango. Etorkizuneko erronkek presentzia handiagoa eskatzen digute herri honetako eragile kultural gisa. Horretarako, hobe izango dugu, balada tristeak abestu ordez, argitara ateratzea bizitzaren txinparta den zinema. Alex de la Iglesiak laguntza eman digu, eta, era berean, ugariak izan dira euskal hiriburuetan izandako lankidetzak ere. Mila esker guztioi. Euskadiko Filmategiko lan-taldeak proiekzio zoriontsuak opa dizkizue. Goza ezazue bilbotarraren filmeez. Motorra, akzio (mutantea) eta… ekin!

Data

2011/11/01 - 2012/02/28
Zikloaren programa (PDF)

Egoitzak

Bilbo

  • Arte Ederren Bilboko Museoa 

    Museo plaza, 2
    48009 Bilbo
    Email: info@bilbaomuseoa.eus

  • +34 944 396 060
  • info@bilbaomuseoa.eus
  • www.bilbaomuseoa.eus
  • Edukiera

    206 eserleku
    Bizkaia Aretoa: 427 eserleku

  • Sarreren salmenta

    Museoko leihatilan eta www.bilbaomuseoa.eus webgunean:
    · Ohiko zinema emanaldia: 3,50€ (Museoaren Lagunak: 2€).
    * 25 urtetik beherakoak: doan (museoko leihatilan jaso behar da sarrera).

Donostia

  • Tabakalera

    Andre Zigarrogileak plaza, 1
    20012 Donostia 

  • +34 943 118 855
  • info@tabakalera.eus
  • www.tabakalera.eus
  • Edukiera

    229 eserleku

  • Sarreren salmenta

    Tabakalerako Informazio Puntuan, zineko leihatilan (emanaldia hasi baino 30 minutu lehenago) eta interneten (sarrerak.tabakalera.eus).
    · Ohiko zinema emanaldia: 4€.
    * Donostia Kultura eta Tabakalera txartelekin: -%10.

     



Gasteiz

  • Artium Museoa, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoa

    Frantzia kalea, 24
    01002 Gazteiz

  • +34 945 209 020
  • museo@artium.eus
  • www.artium.eus
  • Edukiera

    141 eserleku

  • Sarreren salmenta

    Museoko leihatilan eta www.museobilbao.com webgunean:
    · Ohiko zinema emanaldia: 3,50€ (Museoaren adiskideak: 2€).
    * 25 urtetik beherakoak: doan (museoko leihatilan jaso behar da sarrera).

Iruñea

Webgune honetako cookiak edukia eta iragarkiak pertsonalizatzeko, sare sozialetan funtzioak eskaintzeko eta trafikoa aztertzeko erabiltzen dira.