1980ko uda Alemaniako Errepublika Demokratikoan. Barbarak –medikua– baimena eskatu du behin betiko Mendebaldera bizitzera joateko. Zigor moduan, hiriburutik herri batera bidaltzen dute lanera. Barbararen maitale eta mendebaldean bizi den Jörg-ek Barbararen ihesa prestatzen du. Barbara zain geratzen da. Etxebizitzak, bizilagunek, udak, landak, badirudi ezerk ez diola axola. André izeneko zirujau baten agindutara, pediatria-sailean lan egiten du. Pazienteekin atsegina da, baina lankideekin hotza. Bere etorkizuna beste leku batean hasiko dela ziur dago.