Theodor Fontane-ren nobela ezagunaren egokitzapena. Filmak zuzentzen hasi zenetik Fassbinderrrek gustukoen izan zuen proiektuetako bat. Effie Briest gazteak 17 urte ditu bere gurasoek Geert von Innstetten baroiarekin ezkontzen dutenean. Baroia Effieren amaren garai bateko ezkongaia izan zen eta neskaren adina bikoizten du. Ezkonduta daraman bizitzaren bakardadea eta nahigabea bere senarraren lagun batekin –Crampas maiorra– duen harremanak bakarrik eteten du.