Comédies et proverbes sailaren bosgarren zatia (azken aurrekoa), Donibane Lohizunen eta Biarritzen filmatua. Delphine Parisko idazkari gazte bat da, eta oporretarako planik gabe gelditu da bat-batean, lagunak atzera egin baitu azken unean. Bakarrik eta triste egonagatik, oporretan joatea erabakiko du. Bidean, suediar neska bat ezagutuko du, Delphine animatzen saiatuko dena, baina saio horrek areagotu egingo du Delphineren bakardadea, harik eta bat-batean ustekabeko bat gertatzen den arte.
Fitxa teknikoa