Izenburua, helbidea, aktoreak etab. bilatuko ditu

ÉRIC ROHMER

Literatura-irakasle, zinema-kritikari, Cahiers du Cinéma aldizkariko zuzendari (1957-1963) eta zinemagile. Éric Rohmer (1920-2010) dugu, nouvelle vague mugimenduaren buru teorikoa eta Godard, Rivette, Chabrol eta Truffauten gidari espirituala. Prosazko zinemaren eta gardentasunaren defendatzaile (kamera ikusezina, zintzotasuna enkoadraketan, giza begiaren mailako begirada, errealitatearekiko errespetua), hiru sail zabal dira Rohmerren lanaren ardatz nagusiak, eskema beraren bariazio sinfonikoak hirurak ere.

Lehenengoan Six contes moraux, sei gizonezko protagonistak beren irudimenean bakarrik existitzen den nobela bateko heroi sentitzen dira. Maitasun-triangeluei eta amestutako desleialtasunei buruzko istorioak dira, zeinek “pertsonek benetan egiten dutena baino areago beren buruetan gertatzen dena” erakusten baitute. Horren erakusgarri dira, adibidez, Ma nuit chez Maud filmeko (1968) ingeniari jainkojalea edo Le Genou de Claire filmeko (1970) Jérôme libertinoa; beraz, komeni da arretaz erreparatzea hitzen eta ekintzen arteko desorekari.

Comédies et proverbes sailean, berriz, erregistroa aldatzen du Rohmerrek (erreferentzia antzerkira aldatzen da), bai eta narratzailearen figura ere (hirugarren pertsonan kontatutako filmak dira, eta emakumeak dira saileko sei protagonistak) laurogeiko hamarkadako gazteen maite-jokoak erakusteko: gazteok beldur handiagoa diote bizitzaren monotoniari beren sentimenduen azterketari baino. Hori gertatzen zaie La Femme de l’aviateur filmeko (1980) protagonistari, abentura xerka etengabean beti, Le Beau Mariage filmekoari (1981), kosta ahala kosta ezkondu nahian, edo Pauline à la plage filmekoari (1982), non protagonistaren heldutasun sentimentalik ezak kontraste nabarmena egiten baitu lehengusinaren zentzutasunarekin.

Baina zinema denboraren eta espazioaren artea dela sinetsita, hau da, munduaren aurrean zabaltzen den leiho bat, non ikusezina erakusteko eta iradokitzeko bide bakarra ikusten dena erakustea baita, Rohmer bere lehenengo film-sailera itzuliko da Contes des quatre saisons sailean; izan ere, antzekotasun meteorologikoak ditu lehenengo saileko filmekin, eta, izenburuak adierazi bezala, urtaroen igarotzearekin lotuta daude saileko lau filmak: udaberria eta uda, maitasunarekin; negua, desamodioarekin; eta udazkena, heldutasuneko desengainuekin. Oraingoan, desioak hizkuntzaren eta pentsamenduaren bidez azaltzen dituzten pertsonaia helduak dira protagonistak.

Modernitatearen zinemagile petoa, sailak egin ahala beste film batzuk ere tartekatu zituen Rohmerrek: horietan, historiari buruzko bere ikuspegi berezia ematen du batzuetan, haren forma antzeztuta (Die Marquise von O..., 1975) edo garai bateko Paris digitalki sortuta (L’Anglaise et le Duc, 2000), eta beste batzuetan, berriz, saiakeran murgiltzen da —Les Rendez-vous de Paris (1994)—, non travelling luze bat estiloariketa bihurtzen baita.

Data

2020/10/01 - 2020/12/23

Lekua

Bilbo
Donibane Lohitzune
Donostia
Zikloaren programa (PDF)

Zikloaren emanaldiak: ÉRIC ROHMER


Egoitzak

Bilbo

  • Arte Ederren Bilboko Museoa 

    Museo plaza, 2
    48009 Bilbo
    Email: info@bilbaomuseoa.eus

  • +34 944 396 060
  • info@bilbaomuseoa.eus
  • www.bilbaomuseoa.eus
  • Edukiera

    206 eserleku
    Bizkaia Aretoa: 427 eserleku

  • Sarreren salmenta

    Museoko leihatilan eta www.bilbaomuseoa.eus webgunean:
    · Ohiko zinema emanaldia: 3,50€ (Museoaren Lagunak: 2€).
    * 25 urtetik beherakoak: doan (museoko leihatilan jaso behar da sarrera).

Donostia

  • Tabakalera

    Andre Zigarrogileak plaza, 1
    20012 Donostia 

  • +34 943 118 855
  • info@tabakalera.eus
  • www.tabakalera.eus
  • Edukiera

    229 eserleku

  • Sarreren salmenta

    Tabakalerako Informazio Puntuan, zineko leihatilan (emanaldia hasi baino 30 minutu lehenago) eta interneten (sarrerak.tabakalera.eus).
    · Ohiko zinema emanaldia: 4€.
    * Donostia Kultura eta Tabakalera txartelekin: -%10.

     



Gasteiz

  • Artium Museoa, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoa

    Frantzia kalea, 24
    01002 Gazteiz

  • +34 945 209 020
  • museo@artium.eus
  • www.artium.eus
  • Edukiera

    141 eserleku

  • Sarreren salmenta

    Museoko leihatilan eta www.museobilbao.com webgunean:
    · Ohiko zinema emanaldia: 3,50€ (Museoaren adiskideak: 2€).
    * 25 urtetik beherakoak: doan (museoko leihatilan jaso behar da sarrera).

Iruñea

Webgune honetako cookiak edukia eta iragarkiak pertsonalizatzeko, sare sozialetan funtzioak eskaintzeko eta trafikoa aztertzeko erabiltzen dira.