Gau batean, Municheko hiru polizia pokerrean ari dira jokatzen. Hiltzaile profesional bat –erdi alemaniarra erdi estatubatuarra, eta Vietnamgo beteranoa– kontratatu berri dute, legearen barruan eurek akabatu ezin dituzten kriminal batzuk garbitzeko. Proxeneta bat eta aldizkari pornografikoen emakume saltzaile bat dira lehen biktimak.