Christian Braad Thomsen zuzendari daniarra Rainer Werner Fassbinderren laguna izan zen. Zinemagile alemaniarrak bere lehen filma 1969ko Berlinale zinemaldian estreinatu zuenean ezagutu zuten elkar. Eta, azken aldiz, hil baino hiru aste lehenago egon ziren elkarrekin. Dokumental hau 70eko hamarkadan Braad Thomsenek Fassbinderri egin zizkion eta inoiz argitaratu ez diren elkarrizketa luzeetan oinarritua dago.