Ezkondu ondoren, ezkonbizitza zoriontsua da filmeko meatzari protagonistaren bizitzaren ardatza. Dena ondo doa, harik eta egun batean meategian leherketa bat gertatzen den arte. Leherketaren ondorioz, aurpegia erabat desitxuratua gelditzen zaio, eta, hala, protagonistak maskara bat erabili beharko du bere itxuragabetasuna ezkutatzeko. Istripuarekin desagertu da zoriona ere.
Lyonetik oso gertu filmatu zen, zinematografoa han jaio ondoren. Lumièretarrekin jaio eta Vanelekin amaituko zen frantses zinema mutua, eta mututasun zinematografiko horren azken une gorena eta orain arte ahaztua da film hau. Bertrand Tavernierek esan zuenez: “Poesía zinematografikoa… Vanel filmegile moderno erabatekoa da eta haren filma autore-zinema da”.
Fitxa teknikoa