Izenburua, helbidea, aktoreak etab. bilatuko ditu

Jazzinema 2023

URDINEN ETA BELTZEN ARTEAN

Jazzaren eta zinemaren arteko binomio zoriontsuarekiko gure urteroko hitzordua bi kolore horiek markatuta dator, biak baitira, izan ere, oso jazzistikoak eta baita ere oso zinematografikoak. Lotura bitxiak agertzen dira beti ziklo hauek osatzen dituzten filmen artean. Oraingoan, urdina eta beltza (blues & black) dira Jazzinemaren seigarren edizio honetako lau filmak uztartzen dituzten bi margoak. Zergatik? Animazioaren, fikzioaren eta fikzioa ez denaren magiagatik…

Gainera, badago beste zertzelada bat aurtengo lau filmetatik hiru gutxienez elkartzen dituena: ia ez dira pantaila handian ikusiak izan bazter hauetan. Has gaitezen blue filmetako batekin. Orain dela hiru urte, gaur egun hain urruna dirudien pandemia haren ondorioen pean geundenean oraindik, Pixaren film zoragarri hau bere plataforman estreinatzea erabaki zuen Disneyk: Soul (Pete Docter, Kemp Powers, 2020). Jazz piano-jotzaile gisa arrakasta izatea amesten duen musika-irakasle bati buruzko animaziozko film eder, dibertigarri eta musikala, alegia. Lortzen duenean, Heriok bisita egiten dio. Baina heriotza baino zerbait indartsuagoa behar da amets bat gelditzeko. Tonu urdinez filmatuta dago ia bere osoan, tristura itxaropentsuzko halakoxe giroarekin bat eginik.

Blueren ondoren, black. XX. mendeko musikaririk garrantzitsuenetako baten aurpegi beltz, izerditsu, urduri eta erabatekoa: Thelonious Monk handia, Rewind & Play (Alain Gomis, 2022) filmeko protagonista guztizkoa. Pianoaren jenio hari 1969an egindako baina sekula emititu gabeko telebistako elkarrizketa bat aurkitu zuten frantses filmegile batzuek. Ikusi orduko, aise ulertzen da zergatik ez zen emititu. Theloniousek bere pianoa aski zuen diskurtso guztiak hausteko.

Beste blackak El trompetista (Michael Curtiz, 1950) filmatuta dagoeneko zuri-beltz loriatsuaren aipamena egiten du, non Kirk Douglas gaztea inork lehenago jo ez duen nota hori aurkitzearekin obsesionatuta baitago. Baina blackek orobat aipatzen du Lauren Bacall zoragarriak janzten dituen soineko dotoreen margoa, hura izango baitu Douglasek lagun galbiderako bere bidean. Bacallen blacken eta Doris Dayren whiteren artean, Douglasek aukeratuko du… Zatozte filma ikustera eta jakingo duzue zer.

Eta bluera itzuliko gara bukatzeko. Zeren eta estreinaldi bibiril batekin amaituko baitugu zikloa: japoniar animeko film ospetsu bat, Shinichi Ishizukaren mangak argitaratu zirenetik bere herrian fenomeno sozial erabatekoa izaten ari dena. Blue Giant (Yuzuru Tachikawa, 2023) urria aldera iritsiko da areto komertzialetara, Selecta Visionen eskutik, baina Jazzineman estreinatuko da. Bluea izenburuan dago jadanik, baina urdina da baita ere kontakizun honetako kolore nagusia, non saxofoi-jotzaile gisa arrakasta izan nahi duen mutil gazte batek ikasi beharko baitu ezen bide horretan larrutik ordaindu behar izaten dela. Amaiera berezibizikoa izango da, gainera, Hiromiren hots-banda halakoxea delako, munduko jazz konpositore ospetsuenetako bat eta pianoaren birtuoso hutsa denez.

Proiekzio horiekin agur esango dizuegu urria arte; orduan Euskadiko Filmategiak bere programazioari berrekingo dio urte bukaera arte euskal emakume zinemagileek zuzendutako filmen zikloaren hirugarren edizioarekin.

Data

2023/07/06 - 2023/08/10

Lekua

Donostia
Gasteiz
Iruñea
Zikloaren programa (PDF)

Zikloaren emanaldiak: Jazzinema (2023)


Egoitzak

Bilbo

  • Arte Ederren Bilboko Museoa 

    Museo plaza, 2
    48009 Bilbo
    Email: info@bilbaomuseoa.eus

  • +34 944 396 060
  • info@bilbaomuseoa.eus
  • www.bilbaomuseoa.eus
  • Edukiera

    206 eserleku
    Bizkaia Aretoa: 427 eserleku

  • Sarreren salmenta

    Museoko leihatilan eta www.bilbaomuseoa.eus webgunean:
    · Ohiko zinema emanaldia: 3,50€ (Museoaren Lagunak: 2€).
    * 25 urtetik beherakoak: doan (museoko leihatilan jaso behar da sarrera).

Donostia

  • Tabakalera

    Andre Zigarrogileak plaza, 1
    20012 Donostia 

  • +34 943 118 855
  • info@tabakalera.eus
  • www.tabakalera.eus
  • Edukiera

    229 eserleku

  • Sarreren salmenta

    Tabakalerako Informazio Puntuan, zineko leihatilan (emanaldia hasi baino 30 minutu lehenago) eta interneten (sarrerak.tabakalera.eus).
    · Ohiko zinema emanaldia: 4€.
    * Donostia Kultura eta Tabakalera txartelekin: -%10.

     



Gasteiz

  • Artium Museoa, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoa

    Frantzia kalea, 24
    01002 Gazteiz

  • +34 945 209 020
  • museo@artium.eus
  • www.artium.eus
  • Edukiera

    141 eserleku

  • Sarreren salmenta

    Museoko leihatilan eta www.museobilbao.com webgunean:
    · Ohiko zinema emanaldia: 3,50€ (Museoaren adiskideak: 2€).
    * 25 urtetik beherakoak: doan (museoko leihatilan jaso behar da sarrera).

Iruñea

Webgune honetako cookiak edukia eta iragarkiak pertsonalizatzeko, sare sozialetan funtzioak eskaintzeko eta trafikoa aztertzeko erabiltzen dira.