AZALETIK AZALERA
Zuzendaritza: Mel Arranz. Ekoizpena: Kalakalab. Iraupena: 7´. Hizkuntza: Elkarrizketarik gabe.
Lerro eta formen artean, eskuek elkar ukitu, ezagutu eta esperimentatzen dute, azalen arteko mugak hautsi nahian.
BERAK BALEKI
Zuzendaritza: Aitor Gametxo. Ekoizpena: Galapan Productions, Sumendi Filmak. Iraupena: 17´. Hizkuntza: Euskara. Azpitituluak: Gaztelania.
Martinek ilusioz betetzen du egunero lan egiten duen platoa. Bere bizitza pertsonalean, berriz, hutsune handi bat sentitzen du.
HELTZEAR
Zuzendaritza: Mikel Gurrea. Ekoizpena: Irusoin. Iraupena: 18´. Hizkuntza: Euskara. Azpitituluak: Gaztelania.
Donostia. 2000. urtea. Euskal gatazka aktibo dago. Sara, 15 urteko eskalatzailea, alboan ez duen nebari eskutitza idazten ari zaiola, bere bizitzako igoerarik zailenerako entrenatzen ari da.
RESONANCIAS
Zuzendaritza: Iñigo Aranburu. Ekoizpena: Burulú Prods. Iraupena: 4´. Hizkuntza: Gaztelania. Azpitituluak: Euskara.
Atzo grabatutako soinuak eta ahotsak gaur erreproduzitzen dira erresonantzia kaxa handi batean.
TRUMOIAK
Zuzendaritza: Iker Maguregi. Ekoizpena: ESCAC Films. Iraupena: 12´. Hizkuntza: Euskara. Azpitituluak: Gaztelania.
Bi anaia hondartzan jolasten dira petardoekin. Abandonatua dirudien karabana bat aurkitu eta barnealdea ikuskatzea erabakitzen dute. Arriskuak erakartzen ditu, hori da haien harremanaren oinarria.
UR AZPIAN LORE
Zuzendaritza: Aitor Oñederra. Ekoizpena: Aitor Oñederra. Iraupena: 14´. Hizkuntza: Txinera, gaztelania. Azpitituluak: Euskara.
Ezin nion inori ezer kontatu. Bakarrik nengoen.
ZERUA BLU
Zuzendaritza: Lur Olaizola. Ekoizpena: Lur Olaizola. Iraupena: 14´. Hizkuntza: Euskara. Azpitituluak: Gaztelania.
1954ko urtarrilaren 24ean, 22 urteko Mamaddi Jaunarenak itsasontzi bat hartu zuen Le Havretik New Yorkera. Baina bere bidaia lehenago hasi zen herriko zineman, pantailatik atera eta inoiz desagertzen ez diren irudiekin: Cadillac ederra, neska gaztea, zerua blu.